Zentsura ikerketak gaur egun. Aplikazioa euskal literaturan
Idioma
eu
Communication dans un congrès avec actes
Este ítem está publicado en
FLV Nazioarteko Biltzarra, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan., 2019-03-06, Iruñea. 2019
Resumen en vasco
Hamarkada pare bat igaro da Joan Mari Torrealdaik euskal literatura eta zentsuraren inguruko lehen lanak argitaratu zituenetik. Lan horiek francopeko erregimenaren aparatu zentsore instituzionalaren jardunari erreparatu ...Leer más >
Hamarkada pare bat igaro da Joan Mari Torrealdaik euskal literatura eta zentsuraren inguruko lehen lanak argitaratu zituenetik. Lan horiek francopeko erregimenaren aparatu zentsore instituzionalaren jardunari erreparatu zioten, Manuel Luis Abellán eta Maria Josepa Gallofré i Virgilik gaztelaniaz eta katalanez idatzitako literaturaren gainean egindako azterketa garaikideen ikuspegiaren ildotik. Orduz geroztik, zentsuraren gaineko teoriak nazioartean garapen nabarmena izan duen arren, euskal eremuan oso urriak izan dira zentsura ikasketen arloko ekarpen teoriko orokorrak, bai eta euskal literaturaren esparru zehatzera egindakoak ere. Frakismoarekin hasi zen euskal literatur eremuko zentsura? Francopeko garaian zein zen erbesteko eta Ipar Euskal Herriko egoera zentsorea? Zein izan zen itzulpengintzaren rola? Zein eragin izan zuen zentsurak euskaldunon ondare sinbolikoan? Eta klasikoen irakurketan? Galdera horiek guztiak erantzuteko, eta zentsura ikasketen berritze teorikorako beharra atzematearekin batera, iker eremu honek euskal literaturarekiko harremanean irekitzen dituen lerroak arakatzeari ekin zaio berriki.< Leer menos
Orígen
Importado de HalCentros de investigación