Bokal sudurkariak gaurko lapurteran
Language
eu
Article de revue
This item was published in
Lapurdum. 2011, vol. XV, p. 29-42
Centre de recherche sur la langue et les textes basques IKER UMR 5478 CNRS
English Abstract
Erkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (funtsean, gure kasuan, hizkuntza nagusiak —gaztelaniak edo frantsesak— euskaran nola eragiten duen), hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, ...Read more >
Erkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (funtsean, gure kasuan, hizkuntza nagusiak —gaztelaniak edo frantsesak— euskaran nola eragiten duen), hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, hark baliatzen dituen bilakaerak eta baliabideak azaltzeko. Ipar Euskal Herriko hizkera batean ikusi nahi izan dugu, oraingoan, hori nola gertatzen den. Ez da lan honen helburua Iparraldeko gaur egungo euskaran frantsesezko maileguak hartzerakoan joera nagusiak zein diren aztertzea, baina bai fonologia ezaugarri jakin baten bitartez gertatzen ari den berrikuntza bat azaltzea : frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan dugu frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz —lapurteraz— bokal sudurkariak gordetzen diren edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, bokal horiek ahokari bihurtzen dituen.Read less <
English Keywords
lapurtera
bokal sudurkariak
fonologia
euskara
Origin
Hal importedCollections