Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53)
Idioma
eu
Ouvrage
Este ítem está publicado en
2009-12-03
Resumen en vasco
Gernika izeneko aldizkari kulturala ezagutarazi nahi dugu lanhonetan. Zortzi urtez iraun zuen gorabeherak gorabehera. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz sortu zen giro latzaren ume da.Bertan idazten zuten: erbesteratuek ...Leer más >
Gernika izeneko aldizkari kulturala ezagutarazi nahi dugu lanhonetan. Zortzi urtez iraun zuen gorabeherak gorabehera. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz sortu zen giro latzaren ume da.Bertan idazten zuten: erbesteratuek nagusiki, iparraldeko zenbait herritarrek, zenbait euskalarik eta Francoren diktaduraren menpe bizi ziren beste batzuek. Bere lerro editoriala eta asmo politikokulturalak ez ziren kabitzen diktadura ezarri berriaren koordenaden barnean. Espainiako Gerra Zibila (1936-39) Hegoaldean, eta II. Mundu Gerra (1939-45) Iparraldean elkarren segidakoak izan ziren kronologikoki. Horrek esplika lezake zelanbait desertu kulturalaren modukoa zabaltzea, eta XXI. mendeko gizakiak garai zail haietako ezer gutxi izatea oroimenean sarri, letren esparruan behinik behin. Amnesia hori eten ohi dutenak komunzki Egan (1948an sortua) eta Euzko-Gogoa (1950an sortua) aldizkariak izaten dira. Argitaratze kontuez ari garela, plazaratutako liburuak benetan urriak izanziren, eta geroago azalduko dira. Izan ere, aldizkariko artikulugintzak idazleari ahalegin txikiagoa eskatzen dio. Kontuan izan euretako asko militarrek “etxetik bidalitakoak” zirela, Gernikako fundatzailea eta lehen zuzendaria izan zen Rafael Picaveak ironikoki zioen moduan lehen zenbakian. Publikazioaren eskribatzaileak erromes zebiltzan maiz, legezkotasun irauliaren intelektual ugari bezala: A. Ibinagabeitia errepresiotikihes eginda; Orixe kazetaria, Errepublikarekin euskal idazleentzat posiblea izan zen patxada galduta; I. López Mendizabal, A. M. Labaien, Basarri eta F. Krutwig politika-arrazoiengatik atzerriratuta.< Leer menos
Orígen
Importado de HalCentros de investigación