"Euskalkien sailkapen berria", 2019,Gotzon Aurrekoetxea, Iñaki Gaminde, Jose Luis Ormaetxea Txipi, Xarles Videgain, ed.Bilbao, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 181 or.ISBN: 978-84-1319-096-9
Language
eu
Article de revue
This item was published in
"Euskalkien sailkapen berria". 2020-07
Government of Navarra (Spain)
Basque Abstract
Euskararen dialektologiak, erran nahi baita euskalkien ikerketak, historia luzea du.Erran daiteke xix. mendearen bigarren erdian Louis Lucien Bonaparteren lanekin hasi zela. Lan horiek dialektologiaren sortzailetzat edukia ...Read more >
Euskararen dialektologiak, erran nahi baita euskalkien ikerketak, historia luzea du.Erran daiteke xix. mendearen bigarren erdian Louis Lucien Bonaparteren lanekin hasi zela. Lan horiek dialektologiaren sortzailetzat edukia den Georg Wenker alemanaren ikerketen garaikideak ziren. Historia luze horretan aztertuko dudan Euskalkien sailkapen berria (esb) liburua urrats berri bat gehiago dugu.Eginen dudan irakurketa lineala izanen ez da. Saiatuko naiz ikerketa horren ekarpenak, mugak eta balizko ahulezia teoriko edo metodologikoak agertarazten. esb liburua «dibulgazio-lana da» (10. or.) eta egia da ongi idatzia dela, irakurtzeko erraza. Aipagaia, teknikoa izanik ere, argiki aurkeztua da, era metodikoan 2. ataletik 8.era: 2. Oinarri teorikoak, 3. Metodologia, 4. Izen-morfologia, 5. Aditz-morfologia, 6. Sintaxia, 7. Fonologia, 8. Lexikoa. 9. Eranskinak atalean (165-176. or.), datu-baseak osatzeko erabili diren datuak emanak dira euskalkien sailkapen berri hau egiteko. Glosario batek izen tekniko batzuen adiera ematen du (179-181. or.). Halere, argudiatzea ulertzeko, emaitzen balioa neurtzeko, hobe da, bistan da, euskararen ezagutzan eta hizkuntzalaritzan aditua izatea.Autoreen arabera, euskalkien sailkapen berri hau berezia da «orain artean egin direnetarik asko urruntzen baitira hemen erabili den marko teoriko, metodologia eta sailkapen-prozedurak» (9. or.). Hau da hemen aztertzen saiatuko dudana.Read less <
Basque Keywords
euskalkiak - sailkapena - dialektometria - ikerketaren mugak eta ahuleziak
Origin
Hal importedCollections